“Similia similibus curentur”? homeopatia, bai ala ez?

Homeopatia medikuntza alternatibo mota bat da. Samuel Hahnemann mediku saxoiak homeopatia asmatu zuen XVIII. mendearen bukaeran. Komunitate zientifikoak pseudozientziatzat hartzen du homeopatia. Bere premisa nagusia da “Berdina berdinarekin sendatzen da”, eta horretarako erabiltzen du oso disolbatuta dauden substantziak. Homeopatiaren arabera, substantzia bat zenbat eta disolbatuago egon, hainbat eta indartsuagoak izango direla bere efektuak.

Batzuetan, kontsultan topatu dut produktu homeopatikoren bat hartzen zuen pazienteren bat eta ondo zetorkiola esaten zuena. Nahiz eta gehienetan nire iritzia ez zidaten eskatzen,  galdetzen zidatenenean,  gutxi gorabehera hau esaten nien: “Ba, ni ez naiz oso aditua gai honetan, baina irakurri dudanaren arabera,   homeopatiaren onarriak ulertezinak dira; alde batetik, esaten dute  “berdina berdinarekin sendatzen da”  eta bestalde, esaten dute, substantzia bat zenbat eta disolbatuago egon, hainbat eta indartsuagoak izango dira bere efektuak “uraren oroimena”ri esker. Gauza hauek nahiko misteriotsuak eta ilunak jotzen naute, eta nire ustez,  zailak dira sinesteko, ezin izan dutelako inoiz frogatu. Galdetzen ez zidatenean, ordea, ez nuen ezer esaten, pentsatzen nuelako, pazientearen aukera errespetatu behar nuela. Terapia “per se” arriskutsua ez zenez, denok lasai egon ahal ginen, eta auskalo, agian, pazienteari “plazebo efektuak” on egin ahal zion. Orain arte, honela egin dut beti, baina azken boladan, pentsatu dut agian nire jarrera aldatu beharko nukeela. Azken finean, ezin da beti politikoki zuzena izan,  eta zinez pentsatzen dudanez produktu homeopatikoek ez daukatela “benetako” edo frogatutako efektu onuragarririk, nire iritzia emateko eskubidea/betebeharra daukadala uste dut.

Interesatzen bazaizu gaia, hemen daukazu 2011n Osasun Ministerioak terapia alternatiboei buruzko ikerketa.

Hemen bideo interesgarri bat, gaztelaniaz dago.

Eta hemen #NoSinEvidencia manifiestora lotura.

Advertisements

8 thoughts on ““Similia similibus curentur”? homeopatia, bai ala ez?

  1. Artikulu benetan interesgarria! Erizain batek, berak erabili zuen Boiron-eko tubotxo bat eman zidan (geisemium 15ch). Badirudi lasaitzeko balio duela. Erizaina podologoa da ere, eta bere kontsultan erabiltzen duela esan zidan. Nik guzti hau mediku batekin komentatu nuenean, berak esan zidan Homeopatia iruzurra dela. Bideoa ikusi eta gero uste dut medikuaren iritziak konbentzitzen nauela gehiago…

  2. Ni naiz “Bilbotik”-ek aipatzen duen “erizaina”.

    Homeopatia beti zalantzan egongo da. Zientifikoentzat beti arraroa izango da erabiltzea zerbait, printzipioz, bakarrik azukrea dena…

    Baina, medizinak beti dauzka arazoak gauza berriekin, hau ez da gertatzen bakarrik homepatiarekin, eta adibide batzuen bidez  ikusiko ditugu beste egoerak::
    –       Medizina Txinatarrak frogatu du bere ezagutza erabilgarria dela eta gaur egun ez da arraroa aurkitzea medikuak esaten dutena gezur bat dela… (Eta txinatarrek ezagutzen dute anestesia guk baino lehenago, izan ere, akupuntuarekin gure gorputza anestesiatu ahal dute).
    –       Fitoterapiak laguntzen du askotan gaixotasunak tratatzen, adibidez, hiperiko deprezioarekin, “rompe piedras” giltzurruneko harriekin … Eta nahiko arraroa da entzutea kontsultan sendabelarra ematea.… Izan ere Medizinako karreran ez da ikasten nahitaezko ikasgai bezala
    –       Osteopatia erabilgarria da eta nik aurkitu ditut medikuek zer den ez dakitenak…

    Hau gertatzen bada osteopatia, fitoterapia eta medizina txinatarrarekin, zergatik da desberdina homepatiarekin? Honek pena handia ematen dit, nire ustez inportanteena da jakitea noiz erabili medizina alternatiboa eta konbinatzea, hau da, osagarriak dira.

    Denek on egin ahal digute. Nik erabiltzen dut homepatia nire kontsultan, podologoa naizelako (erizainaz aparte). Eta nire errealitatea da funtzionatzen duela, adibidez, papilomarekin.
    Baina dilema hau agertzen denean beti dauzkat galdera hauek:
    –        Zergatik Frantzian finantzatuta dago?
    –        Frantziarrak leloak dira?
    –       Zergatik jendeak esaten du funtzionatzen duela?
    Edo jende asko gezurra esaten ari da edo errealitatea tristeagoa da. Ez daukagu kapazitatea burua irekitzeko?.

    • Kaixo Ezkondua! Lehenik, eskerrik asko zure erantzunagatik. Orain saiatuko naiz hobeto azaltzen.

      Ados nago zurekin, medizina tradizionalak arazoak dauzka “gauza berriak” onartzeko. Baina pentsatzen dut ere, honela izan behar dela. Medikuntza ebidentzian oinarritatuta dago, hau da, ikerketa zientifikoek frogatu behar dute medikamentuen efikazia (plazeboaren efikazia baino handiagoa dena) eta albo-ondorioak, eta horretarako zer esanik ez, denbora behar da. Horretaz aparte, osasun-zerbitzua publikoa denez, kontuan hartu behar dugu ere medikamentuen prezioa; askotan medikamentu berrienek ez dute zaharrek baino onura gehiago eskaintzen, eta garestiagoak dira. Gainera, aldizka medikamentuen efektuak, protokoloak, teknikak…eta abar berrikusten dira, badakigulako egia ez dela bat eta bakarra, eta betirako (esate baterako, omeprazolarekin gertatu dena). Orduan, oro har medikuntza tradizionala nahiko autokritikoa dela esan daitekeela pentsatzen dut, eta zinez pentsatzen dut ez dabilela medizina alternatiboak erasotzen.

      Bestalde, nire sarreran homeopatia bakarrik aipatu dut eta ez beste terapia alternatiborik. Egia esan, ni nahiko interesatuta nago Fitoterapian (azken finean, antzina sendagileek sendabelarrak erabiltzen zituzten) eta Osteopatian, baina gustatuko litzaidake gaiez ikerketa gehiago egotea, bere benetako efikazia frogatzeko. Medizina txinatarrari buruz ezin dut piperrik esan, ezer gutxi dakidalako eta beraz, ezin dut iritzia eman.

      Galdetzen zenidan, zergatik Frantzian finantziatuta dagoen; ideiarik ez. Baina beste galdera batzuekin erantzun ahal dizut: Zergatik azken aldietan Erresuma Batuetako parlamentuan hitz egin dute gogorki homeopatiaren kontra, zergatik kendu nahi diote finantziazio publikoa?
      http://www.publications.parliament.uk/pa/cm/cmsctech.htm
      Zergatik Kanadako ama bat akusatuta dago bere 7 urteko umea hiltzen uzteagatik, bakarrik produktu homeopatikoak erabiltzen?
      http://www.calgaryherald.com/news/calgary/Woman+faces+negligence+charges+connection+with+death/9201019/story.html

      Bestalde, aipatu duzu papilomak sendatzeko produktu homeopatikoak erabiltzen dituzula.
      Papilomak sendatzen laguntzeko, azukre topikoa agian egokia da, izan ere, azukreak eragin esfoliante edo abrasiboa du.

      Baina gainontzeko tratamenduetarako, azukreak ez du zerikusirik sendatze prozesuan.

      • Gustatuko litzaidake esatea, papilomak sendatzeko homeopatia orala dela, ez topikoa.
        Eskerrik asko zure erantzunagatik, baina, pentsatzen dut ez garela egongo ados.

      • @ Ezkondua, plazerra izan da zurekin eztabaidatzea. Esanak esan, homeopatiak noizbait bere efikazia frogatzen badu, ez dut arazorik edukiko, bere produktuak erabiltzeko… Baina nik ere ez dut uste hori gertatuko denik.

  3. Gero eta jende gehiago erabiltzen ari da homeopatia, bere gaixotasunak sendatzeko, beraz, farmazia askotan saltzen ari dira produktu horiek. Hedabideetatik jasotako datuen arabera, Espainian, %36 igo da homeopatiaren erabilera azken hamarkadan. Hau ikaragarria iruditzen zait. Jendeak badaki zer den homeopatia? Homeopatiaren erabilera osasuntsua da gizartearentzat? Kaltegarria izan ahal da? Ezagutzen da bere sendatzeko ebidentzia?

    Ni EZ nago ados homeopatiarekin. Arrazoiak ugari izan daitezke. Lehenengo eta behin, ez dut ulertzen nola produktu batek molekularik gabe sendatu ahal duen. Hau da, homeopatiaren oinarria hurrengoa da: “substantzia bat zenbat eta disolbatuago egon, hainba eta indartsuagoak izango dira bere efektuak”. Hori dela eta, azkenean ez da geratzen molekularik uretan eta homeopatek esaten dute produktuaren efektuak gertatzen direla “uraren oroimenagatik” (sic). Bestalde, esan dezakegu homeopatia ez dagoela ebidentzian oinarrituta. Horregatik, nik ez dut sinesten. Ikerketa zientifiko guztietan, ez dute frogatu homeopatiaren efektibitatea plazeboa baino handiagoa denik. Eta azkenik, nire ustez, arrazoi garrantzitsuena; Osasun Administrazioak homeopatia onartzen du Medikuntza alternatibo bezala, baina ez du onartzen ebidentzian oinarritutako medikuntza bezala.

    Honen guztiaren ondorioak larriak izan daitezke. Batez ere, jendeak esaten du homeopatiak ez daukala arriskurik, baina zertarako erabiltzen dugun arabera, ondorioak larriak izan ahal dira. Hots, pertsona batek erabiltzen badu minbizia sendatzeko, probabilitate handia dauka bere bizitza arriskuan jartzeko. Beste aldetik, homeopatia ez dago finantziatuta Gizarte Segurantzan, beraz, paziente bakoitzak ordaindu behar ditu produktuak eta ez dira batere merkeak. Gainera, Gobernuak kontrolatzen ez duenez, bakoitzak jar dezake nahi duen prezioa. Hortaz, familia baten ekonomian nabaritzen da.

    Azkenik, esan dezakegu, homeopatiak sendatzeko erabiltzen duenak, gaixoaren emozioekin jolasten duela. Gehienek esaten dute, produktu seguruak direla eta kimika gabe sendatu ahal dutela, baina inoiz ez dira aipatzen ondorioak.

    Nik ez dakit ze irtenbide bilatu behar dugun, baina gobernuak zerbait egin beharko luke. Espainian ez dago erregulatuta medizina naturalen praktika eta nire ustez arriskutsua izan daiteke. Edonork erabil ditzake homeopatiaren medikamentuak, medizina jakin ala ez. Edozein pertsona homeopatia kurtso bat egin eta gero, saldu ahal du homeopatiaren produktuak. EZIN DUT SINETSI!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    Amaitzeko, eta nire iritziz, homeopatia arriskutsua ez izan arren, bere erabileraren arabera, egoera larriak sor daitezke. Ni medikua naiz eta pentsatzen dut gure medikuntzan aurrerapen handiak egon direla. Gaur egun, zorionez, gero eta jende gehiago sendatzen da minbiziak jota egon eta gero. Antzina, jendea hiltzen zen infekzio batengatik eta gaur antibiotikoei esker gaixotasun asko sendatzen dira. Hori dela eta, ezin dugu galdu gure medikuntza.

    • Kaixo Ana Hamar!!! Ongi etorri solasalditxora, eta eskerrik asko zure erantzunagatik. Guztiz adoz nago zurekin. Egia da, produktu homeopatikoek albo-ondorioak ez dituzten arren, arriskutsuak izan daitezke, erabilearen arabera. Zuk esan duzunez, ez da gauza bera katarroa homeopatiarekin tratatzea (gehienetan berez hobetzen dira) ala minbizia tratatzea, begi bistan dago ondorioak ezberdinak direla. Era berean, bat nator zurekin medizina naturala erregulatuta egon behar litzatekela. Sendabelarrek efikaziarekin batera albo-ondorioak eta beste medikamentuekin interakzioak eduki ditzaketelako, eta askotan, beste produktuekin, esate baterako, produktu homeopatikoekin nahasten dira, eta ez dira gauza bera. Ikusiko dugu zer ekarriko digun Espainiaren Gobernuak egin nahi duen produktu homeopatikoen erregularizazioa…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s